Irakasle lankide estimatua:
Dagoeneko jakingo duzu Hezkuntza Sailetik, 2009-2010 ikasturte honetarako bultzatu nahi dugun proiektu nagusietako bat ESKOLA 2.O dela.
Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ... Funtsean IKTa beste baliabide bat bihurtzea nahi dugu, alegia, ikasle orok eguneroko jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat. Proiektuaren hornikuntza Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasgelen ekipamendu informatiko-digitalean datza, besteak beste: Arbel digital bat eta irakasle zein ikasleentzako ordenagailu eramangarriak.
Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra irakasleen eskutik eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte IKT tresnak balabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian gaituak. Eta horretarako prest gauzkazue, erronka honetan ere irakasle guzti-guztioi laguntzeko.
Prestakuntza LH5. mailako tutoreek, Ingeleseko irakasleek eta PT irakasleek jasoko duzue, berritzegunetako IKT aholkulariek emanda kasu gehienetan (IKT dinamizatzaileen laguntzarekin), zonaldeko berritzegunean edota ikastetxean.
Eskeiniko den prestakuntza guztiz praktikoa izango da eta irakasleon lanaren errealitatetik oso gertukoa. Aldez aurretik, IKT trebetasun mailaren inguruko AURREBALUAZIOA egin nahi dugu taldekatze egokiak lortzearren. Beraz, ondoko GALDETEGIA ahalik eta azkarren betetzea eskatu behar dizut.
Argibide gehiago behar izanez gero, jo ezazu zure zonaldeko Berritzegunera.
Mila esker zure partehartzeagatik.
Víctor Bermejo
IKT Programako Arduraduna
|