sarrera
Principal Arriba

Gutizia
iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa.    HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA

"...gutiziak dira, gure desira agerikoenez zein ezkutuenez mintzo direnak, ilunenez esango luke Buñuelek. Gutiziak, dastatu ahala gozatuko dituzunak... eta irakurriko dituzun  kontakizunetan bilduta datozkizu zuk noiz deskubrituko zain"

(egokitua) M.J.Olaziregik Gutiziak liburuaren hitzaurrean

 

Zein da  buruan darabilzun gutizia? Edo zein da zuk asmatutako pertsonaiek darabilten nahi bizia, guraria?... Zein da beraien desira gehiegizkoa? WQ honek, irudimenari esker, narrazioen munduan murgiltzeko aukera emango dizu.