Orain, idatzi duzuen txostena ondo orraztu eta zuzendu ondoren, WIKIPEDIAN sartuko
dituzue idazleei eta garaiari buruko datuak.
(Wikipedia zer den jakin nahi baduzu,
sakatu! )
Talde lanean gauzatu
duzuen txostena bere horretan ezin izango duzue sartu. Beraz,
datuak hautatu eta egokitu beharko dituzue entziklopedia
horretako orriak hornitzeko. Beharbada, zuen txostenean
idatzitako informazio berbera ageri da Wikipedian, edo
beharbada ez (idazle berriei buruzko datuak badituzue,
aukera izango duzue informazio berria sartzeko!).
Dena den,
txosteneko datuak eta Wikipediak dakartzanak erkatu eta
taldekideon artean erabakiko duzue zer eta nola sar
dezakezuen.
Gero, hautatu dituzuen idazleei buruzko datuak, lan txatalak... entziklopedia libre horretan
ikusgai egongo dira denok ikusi eta irakur ditzagun.

Zoazte helbide
honetara eta bertan
topatuko dituzue datuak sartzeko jarraibide guztiak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bilaketa