GERRAKO HAURRAK
Webquest-a: Espainiako Gerra Zibilaren ondorioak Euskadin

Itsasbidaiaz ez dut ezer gogoratzen, bidaia osoa mareatuta egin nuela baino ez.Gurekin, maistrak, laguntzaileak eta apaiz batzuk  joan ziren... ... ...Gero jakin nuen  Ciscar armadako destruktoreak eman zigula eskolta eta itsaso zabalean  Almirante Cervera nazionalen akorazatuak agertu zuela muturra... ... ... 1937an Bilbo-Santurtzi geltokitik atera nintzen goizean eta  gau horretan bertan, bederatzietan,  Habana baporean itsasoratu nintzen. ... ... ...Taldeka  banatu gintuzten haur kolonietan Britainia Handian zehar... ... ... Gure kolonia House Park izeneko etxe handian zegoen... ... ... Donostian jaio nintzen 1928an,  bost neba-arrebetatik, hiru  mutil eta bi neska,  gazteena nintzen. Gerra hasi zenean, zazpi urte nituen, eta familiak Deban  bilatu zuen babesleku,  baina handik gutxira berriro ere ihes egin behar izan genuen, orduan Barakaldora. Hala, egun batean,  Habana baporean sartu gintuzten beste haur askorekin batera ... ... ...