l. EMIE 20+11”-ko Zuzendaritza Batzordeak Olinpiadako Batzorde Antolatzailea osatuko duten partaideak izendatuko ditu.
2. Parte-hartzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko DBHko 2. mailako ikasleak izango dira.
3. Problemak Euskal Autonomia
Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta orri berean agertuko dira.
4. Olinpiada bi alditan
egingo da, eta bi aldietako problemak Batzorde Antolatzaileak proposatuko
ditu
Lehenengo Aldia: lkastetxe
bakoitzeko ikasleen hautaketa (martxoaren 9an)
Batzorde Antolatzaileak 4 problemaz osaturiko
proba bat bidaliko du ikastetxe guztietara. Proba horren bidez ikastetxeak,
gehienez jota, 2 ikasle hautatuko ditu ondorengo irizpidearen arabera:
- DBKko 2.mailako 4 talde edo gehiago dauzkaten
ikastetxeek: 3 ikasle asko jota.
- Gainontzeko ikastetxeek: 2 ikasle asko jota
Proba martxoaren 9an egingo da, goiz parteko
lehen orduetan, eta gutxi gorabehera 2 orduan. Horretarako, astebete
lehenago eta e-mailez, bidaliko zaie ikastetxeetako irakasle arduradunei
probari dagokion dokumentazioa.
Bigarren aldia: Lurraldekako
aldia. (maiatzaren 12an)
Fase honetan, ikastetxe barruko fasean hautatutako
ikasleek hartuko dute parte. EAEko hiru hiriburuetan egingo da.
5. Maiatzaren 12ko Lurraldekako
aldi honetan Matematikako 4 problema proposatuko dira. Parte-hartzaileek
norberaren marrazketa-tresnak eta kalkulagailuak erabiltzeko aukera
izango dute.
6. Olinpiadako batzorde antolatzaileak osatuko du ebaluazio-batzordea eta, Hezkuntza Sailak proposatuta, beste kide batzuk ere sartu ahal izango dira.
7. Olinpiada honetan parte
hartzeak bertako oinarriak onartzea dakar. Oinarri hauen gainean argibideak
ematea Batzorde Antolatzaileari dagokio.