HASIERA

SARRERA  EGINBEHARRA proZesUA BALIABIDEAK eBALUAZIOA onDORIOA gIDA DIDAKTIKOA

SARRERA

 

Duela  250 urte (1756), otsailaren 27ko arratsalde hotz batean Salzburgo-n jaio zen   historiak eman duen musikaririk handienetako bat: Wolfgang Amadeus Mozart.

 

Aparteko adimena erakutsi zuen txiki-txikitatik eta  bost urterekin lehenbiziko musika lana konposatu zuen. Haurtzaroa  Europako jauregi eta gorteetan eman zuen errege-erreginentzat eta garai hartako handikientzat musika jotzen.

 

Vienan hil zen  35 urterekin,  ia- ia bakarrik eta  gizarte osperik gabe, erdi ahaztuta.

 

Urte honetan mundu osoan ari dira Mozart-en 250. urtebetetzea prestatzen. Jai ospakizun hauek musikariaren bizitzan eta konposatu zuen musika miragarrian ere murgiltzeko aukera emango digute bai eta eta musika  distiratsu hori sortu zen lekuetara joateko ere.

 

Maletak eta fardelak prestatu eta oraintxe abiatuko gara

 

" Helmuga: Mozart"