Euskaraz irakurri Leer en castellano

BILBAO - NETDAYS 2002 TOPAGUNEA

"Bilbo eta inguruko gida turistiko birtuala"


JUSTIFIKAZIOA

IKTetan irakasleen prestakuntza eta hauen erabilera tresna didaktiko bezala, 2002-2003ko hezkuntza berriztapenaren programaren oinarrizko helbururen bat da. IKT erabili dugu irakasleen formakuntzarako. Gainera irakasleek premia hau sentitzen dute, bere irakaslanaren bidez gizarteari zerbitzu hobea prestatzeko.

Azken hiru ikasturteotan Europako NETDAYS proiektuan parte hartu dugu. E-Europe programaren proposamenei jarraituz, proiektu honek Europa Elkartean egindako hezkuntza proiektuen sarearen presentzia sustatzen du.

Ikasturte hauetan konturatu gara IKTek duten garrantziaz hezkutza prozesuan baliabide gisa, irakaskuntza - ikaskuntza prozesuak bultzatzen dituztelako.

Horrexegatik formakuntza proiektu hau eskolen arteko harremanak eta elkarrekiko lanak izatea proposatu dugu, bai Haur Hezkunta baita Lehen Hezkuntza ere.


HELBURUAK

· Irakasleria prestatzea IKTak kurrikuluman sartzeko eta ikasitako lorpenekin proiektu globala, disziplinarteko eta ikastetxeen trukea garatzea.

· Bilboko eta inguruetako, "gida turistikoa" liburu bat egitea. Honen barruan, dauden partaideen ezaugarriak eta egokitzapena WWW orri batean agertuko dira.

· Ekintza didaktikoetan, zenbat eta ikasle eta irakasle gehiago parte hartzea harremanak sendatzeko, partaidetza eta eskoleen elkarrekiko esperientziak trukatuz.

EDUKIAK

KONTZEPTUALAK
· Landuko dugun testuaren ezaugarriak ezagutu, hau da, TURISMO GIDA.
· Jardueren diseinua ikasleen mailaren arabera.
· Diseinaturiko jardueren aplikazioa
· Eskola inguruko paisaiaren ezaugarriak ezagutu: historia, kultura, gizarte, zerbitzuak, paisaia naturala

PROZEDURAK

· Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren informatika tresnen erabilera
o Komunikatzeko: Web orria, Posta elektronikoa, Foroak, txat, soinua (ahozko mezuak),...
o Jardueren diseinurako: Internet, informazioaren bilaketa eta eskurapena, Web orrien sormena eta mantenimendua, testuen tratamendua, irudien trataera (eskanerra, oinarrizko funtzioak...), aurkezpenak.
· Ikertzeko erabiltzen diren teknika errazak behar den moduan erabili: datu bilketa, galdera sortak, planoak, gidak,...
JARRERAK
· Jakin-mina, interesa eta errespetua bizi garen ingurugiroarekiko.
· Beste bizileku batzuk ezagutzeko interesa.
· Proiektuen partaideen arteko elkarlana modu zabal eta eraginkor batez burutu.
· Gida honetan agertzen diren lekuak behar den moduan baloratzeko eta ezagutarazteko internet sarean kokatu.

JARDUERAK:
Irakasleriarentzat:

§ Lehenengo hiruhilabetean Azaroaren 3. astean 18tik-22ra, 30 ordu, formakuntzarako eskola bakoitzeko bi irakasle liberatuta izanik, web orria egiteko, nahiz eta kurtsoan zehar zehaztu eta edukiz bete.
§ Formakuntzarako saio puntualak, kurtsoan zehar, mintegiaren barruan egonda, proiektua burutzeko beharrezkoak diren trebetasunak menperatzeko: web orrien eguneratzea, oinarrizko irudi tratamendua, aurkezpenak, maketazio gida, foroen erabilpena, "Chat"ak, abots mezuak, weben informazioaren eskuragarria, etab.(Ezinbestekoak direnak lehenengo hiruhilabetean beteko dira).
§ Ibilbide, errekurtso, ikustaldien antolamenduen ikaspena eta ezagupena.


Ikasleriarentzat:

o Gure auzoan ikustekoak diren gauzen zerrenda (museoak, kaleak, iturriak, monumentuak, parkeak, eraikuntzak,...)
o Zerbitzu zerrenda: (dendak, banketxeak, garraioak,...)
o Ibilbide turístikoa egitea.
o Rally fotografikoa.
o Informazio bilketa: sarearen bidez, postaren bidez (erakundeetan, liburutegietan, hemerotekeetan,...etab)
o Pertsona ezagunak, ospetsuak.
o Beste giden bilaketa eta ezagupena Turismo bulegoa, Internet,...)
o Herriko (Auzoko) jaiak, usadioak, (dantzak, abestiak, errezetak,...)
o Planoak lortu eta egin.
o Testuak egin, argazki oinak, etab, gidan idazteko.
o Auzo (zonalde) gida bat egitea eta WWW jartzea.
o Beste taldeekin ekintzak aldatu (informazio eskaera, emaitzen komunikapena,...etab.)
o Beste zonaldeetan egin dituzten lanen ezagupena.
o Webean egindako bozketaren bidez alde bakoitzeko elementu guztien balorapena eta "gehiengoa"ren hautaketa.


METODOLOGIA

Mintegiaren saioetan hurrengo ekintzak planteatuko dira:
· Proiektuaren antolamendua,garapena eta jarraipena.
· Zentroen artean koordinazioa eta elkartrukaketa.
· Mintegiaren lana talde handian eta txikietan.
· Zentro bakoitzaren lan egiteko era konkretuak.
· Ikasgelan lan egiteko erak.


DENBORALIZAZIOA

Mintegia hamabostaldian behin kurtsoan zehar elkartuko da (urria eta maiatzaren artean).

1.Hiruhilabetean:

· Formakuntzaren astea(irakaslegoaren liberazioarekin).Ikastetxe bakoitzetik bi pertsona. 30 ordu.
· Elkarrekin lana planifikatu: talde bakoitzaren ekintzak, elkarrekin ekintzak komentatzeko posibilitatearekin.
· Egin ondoren, sarean zentro bakoitzaren WEB orria kokatu.
· Proiektua martxan ipintzeko formakuntza saio beharrezkoak.

2.Hiruhilabetean:

· Gida ezberdinak egin.
· WEB orrien mantenimendua.
· Mintegietan IKT buruz formakuntza puntuala.

3.Hiruhilabetean:

· Gidak amaitu eta ikasle guztiei erakutsi eta baloratu.
· Proiektuaren azken ebaluaketa.


EBALUAZIOA:

Hasierakoa: IKTri buruzko irakasleen aurretiko ezagutzak kokatu.

Etengabeko ebaluazioa: hamabostero behin mintegietan aztertuko dira: lanaren eboluzioa, zailtasunak, aurrerapenak ..., bai hezigarri mailan, baita ekintzak martxan jartzean ere.

Azken ebaluazioa: proiektuaren garapena eta amaiera baloratuz.

PARTAIDEAK:

Ikastetxe bakoitzean esperientziaren koordinatzaile bat egongo da eta irakasleak eta ikasleak, posible izan daitezkeen partaiderik kopuru handiena.

PRESTAKUNTZA ERAGILEAK:

· IKTko aholkularitza, eta B01 eta B02ko Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularitza.
· Kanpoko aldizkako aholkularitzak (Udaletxea, CEIDA, Diputazioa ...)